“Oriotarren iraultza (1965/1975)” liburua salgai

Manu Etxeberria Sedanok idatzi eta argitaratutako liburua herriko hiru liburu dendetan eros daiteke, 12 euroko prezioan.

“Oriotarren iraultza (1965/1975)” liburua maiatzaren 6an aurkeztu zen Kultur Etxean eta dagoeneko salgai dago Iturain estankoan, Ontza liburu dendan eta Alustizanean.

Liburuak euskal arraunketan 65-75 hamarkadan izandako aldaketak kontatzen ditu; izan ere, urte haietan, Orioko Arraun Elkartearen sorrerarekin batera, izugarrizko iraultza gertatu zen entrenatzeko moduetan eta prestakuntza fisiko eta teknikoan. Iraultza hori Orion hasi zen, baina berehala zabaldu zen Kantauriko beste klubetara ere. 160 orrialdeko liburuak hamarkada horretan gertatutakoaren berri ematen du, argazkiz eta datu ugariz hornituta.

Liburuaren hitzaurrea Patxi Sarasua oriotarrak egin du.

Liburua 12 eurotan dago salgai eta Oriotik kanpo ere eros daiteke, Euskal Herriko liburu denda nagusienetan.

Informazio gehiago www.arraunikasi.com web orrian.