Ekainaren 28an ospatzen da nazioartean LGTBIQ kolektiboaren eguna, lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideak aldarrikatzeko.
Egun horri Gay Harrotasunaren Eguna esaten zaio eta mundu osoan ospatzen da, jai giroan.
Gay Harrotasunaren Eguneko aldarrikapenekin bat egiteko, Udalak ostadarraren bandera koloreduna zintzilikatu du udaletxeko balkoian, San Pedro jaietan bertan egon dadin eta herritarrek, egun hauetan, LGTBIQ kolektiboaren eskakizunak gogoan izan ditzaten.