Ostegunean txotxongiloak plazan.

“Kixka” txotxongilo taldearen eskutik “Txerriketan berriketan” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu ostegun honetan.

“Ostegunero” programa haurrei zuzendutako emanaldi sorta da. Izenburuak adierazten duen bezala, abuztuko ostegunetan izan ohi dira, eta aste honetakoa aurtengo azken emankizuna izango da.

Oraingoan, txotxongiloek eta artistek beraiek parte hartuz eskainiko diguten lanaren sinopsia hau da:

Hau txerrikeria!
Gaizkile baten menpe daude gure bi lagunak!
Denbora aurrera doa eten gabe eta beren burua gero eta txerriago ikusten ari dira, txerriak bihurtzen ari direlado hain zuzen.
Bola majikoa topatu beharko dute aske izateko.

EGUNA: abuztuak 26, osteguna.

TOKIA: herriko plazan.

ORDUA: 19:30.