Ostiral gauean, apirilak 7, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, Woody Allen zuzendari estatubatuarraren pelikula bat eskainiko da ostiralean: Zelig

Woody Allen zuzendaria New Yorken jaio zen eta gaur egungo zine zuzendari emankorrenetakoa da. Pelikula asko egin ditu eta estilo propioa garatu du. Egin dituen pelikula ezagunenen artean daude, besteak beste: Manhattan, Hanna y sus hermanas eta ostiralean emango dena: Zelig, kritikari askoren ustez, Allenen lan onenetako bat.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0086637/

Eta gaztelaniaz:

http://www.alohacriticon.com/elcriticon/article1288.html

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.