Ostiral gauean, azaroak 17, bideo foruma izango da

OZK taldeak Woody Allen zuzendari amerikarraren filma bat proiektatuko du: Delitos y faltas

Filma 1989an zuzendu zuen Woody Allenek eta, kritikari askoren ustez, bere filmarik onenetakoa da. Allenen betiko gaiak azaltzen dira filmean; baina, oraingo honetan, ez da komedia bat, baizik eta drama. Gai aldetik badu antzekotasunik Woody Allenen azkenaurreko pelikularekin, Match Point izenekoarekin, nahiz eta planteamendua desberdina izan. Nolanahi ere, hura gustura ikusi dutenei hau ere gustatuko zaie.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://spanish.imdb.com/title/tt0097123/

Eta gaztelaniaz:

http://es.wikipedia.org/wiki/Delitos_y_faltas

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.