Ostiral gauean, maiatzak 19, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, zientzia fikzioko pelikula bat eskainiko da ostiralean: Serenity

“Serenity” pelikula berria da, 2005ekoa eta Joss Whedon zuzendariarena da. Oinarrian telebistarako egin zuen telesail bat dago, “Firefly” izenekoa. Telesailak oso kritika onak izan zituen, baina ez zuen lortu, nonbait, Fox-ekoek espero zuten audientziarik eta bertan behera utzi zuten, bukatu baino lehen. Telesailaren “fan” ugariek bultzatuta, Joss Whedon-ek pelikula baten bitartez eman zion bukaera kontatu nahi zuen istorioari.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0379786/

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/33/serenity.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.