Ostiral gauean, maiatzak 5, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, eta Balearen eguneko ekitaldien artean, pelikula klasiko bat eskainiko da ostiralean: Moby Dick

Herman Melvilleren idazlan klasikoan oinarrituta, John Huston handiak pelikula hau errodatu zuen 1956an, Gregory Peck aktore ezagunak Akhab kapitainaren paperean jarrita. Pelikula, urteen joanarekin, klasiko bihurtu da eta, gaur egun, Hustonen lan ezagunenetakoa da.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0049513/

Eta gaztelaniaz:

http://www.pasadizo.com/portada1.jhtml?cod=380

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.