Ostiral gauean, otsailak 9, bideo foruma izango da

OZK taldeak Hubert Sauper zuzendari austriarraren azken filma proiektatuko du: La pesadilla de Darwin

Filma 2005ean estreinatu zen eta koprodukzio bat da, Frantzia, Belgika eta Austria artekoa. Dokumentala da eta kontatzen du nolako eragina izan duen arrain espezie berri baten hazkuntza inkontrolatuak Tanzaniako Victoria lakuaren ekosisteman eta horrek nolako ondorio negargarriak izan dituen inguruko bizilagunen antolamendu sozial eta ekonomikoan.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://imdb.com/title/tt0424024/maindetails

Eta gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/films/34/lapesadilladedarwin.htm

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.