OZK taldeak antolatuta, Alfred Hitchkock zuzendari britainiarraren pelikula klasikoetako bat eskainiko da ostiralean: Rebecca.
Alfred Hitchcock-ek Hollywood-en egindako lehenbiziko pelikula izan zen Rebecca (1940). Arrakasta handia izan zuen eta bidea ireki zion, ondoren, beste film asko egiteko AEBn. Laurence Olivier eta Joan Fontaine dira aktore nagusiak eta filmak Oscarretako izendapen ugari izan zituen, nahiz eta bat bakarra irabazi (argazkirik onena).
Askorentzat Hitchcock-en bizpahiru pelikula onenen artean dago.
Informazio gehiago:
http://www.imdb.com/title/tt0032976/
Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.