‘Ostiral teknologikoak’ antolatu ditu Udal Elkarteak martxotik ekainera

Ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiei zuzenduta daude saio horiek eta helburu hau dute: teknologia berriak beren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak – Inplantalariak” zerbitzuaren barruan kokatzen da ekimena.

Taldeko saioak

Saioak taldeka antolatuko dira. Guztira, lau saio izango dira eta parte-hartzaileek aukera izango dute saio batean edo gehiagotan parte hartzeko.

Saio bakoitzean 5-7 pertsonak parte hartuko dute. Bakoitzak bere ordenagailua ekartzeko aukera izango du; baina Udal Elkarteak ordenagailu bat maileguan uzteko aukera ere eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatutzen badiote.

Noiz eta non

Egitasmo hau martxoa eta ekaina bitartean egingo da; hilean ostiral batean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan:

  • Eguna: ostiraletan
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: Saio gehienak 4 ordukoak izango dira.
  • Lekua: Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz (Udal Elkartearen egoitza)

Norentzat

Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaiako) ekintzailea, autonomoa edo 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikia bazara (25 langile baino gutxiagokoa, industria arloko edo industriari lotutako enpresen kasuan), doako aholkularitza-zerbitzu honen bidez, teknologia berriei etekina ateratzekoa aukera izango duzu.

Parte hartzeko ezagutza-maila

Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza-maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte-hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dira. Gainontzekoek, saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza-maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten bidez zehaztuko da.

Saioen egutegia

  • Martxoak 15: Mikroenpresa eraginkorragoa barne kudeaketa optimizatua – 4 ordu
  • Apirilak 12: Zibersegurtasuna – 4 ordu
  • Maiatzak 17: Mikroenpresa Interneten – 4 ordu
  • Ekainak 14: Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu

Argibideak eta izena emateko

Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN
  • Enpresaren izena
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
  • E-mail
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak
  • (Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun/ Maider Ibarbia)
  • Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus