Datorren ostiralean, apirilak 20, moila itxita egongo da autoen zirkulaziorako, 08:30etik 17:30era.
Ordu horietan, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartzako errepidea erabili beharko da.
Bizkarreneko etxearen parean bi zundaketa egin behar ditu Portuetako Zuzendaritzak, datuak jasotzeko Herriko Plazan eta Aritzagan gero egingo diren obren proiekturako. Zundaketak egiten diren bitartean autoen zirkulazioa moztu egingo du Udalak.
Barkatu eragozpenak.