2009ko udako zerbitzuak martxan

Udako zerbitzuak martxan Ekainaren 1an eman zaio hasiera udako denboraldiari TAO eta Hondartzako zerbitzu guztiak martxan jarriz. Herritarrei gogoratu TAO binetak Udaletxean astelehenetik ostiralera goizeko 08:00etatik 14:30etara bitartean jaso daitezkeela. Irakurri

OSTALARI ETA MERKATARIEKIN BILERA

Aurreko asteazkenean bertan behera gelditu zen bilera asteartean egingo da. Bilera ekainaren 2an izango da udaletxeko batzar aretoan arratsaldeko 15:00etan. Irakurri

Udalbatzarraren ohiko bilkura izango da maiatzaren 28an

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du maiatzaren 28an, ostegunarekin. Bilkura Udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:00etan hasiko da. Hauek dira aztertuko diren gaiak: Onartzea, egoki bada, Udalaren 2009ko aurrekontuari dagokion 2/2009 zenbakidun kreditua aldatzeko [...] Irakurri

MERKATARI ETA OSTALARIEKIN BILERA

Hileroko bilera asteazken honetan. Merkatari eta ostalariekin hilean behin egiten den bilera asteazken honetan izango da, hilak 27, arratsaldeko 15:00etan udaletxeko batzar aretoan. Irakurri

Jon Zulaikaren hitzaldia izango da asteazkenean

"Maiatza naturan" programaren barruan, hirugarren eta azken hitzaldia antolatu du Herrio natur taldeak datorren asteazkenean, maiatzak 20. Hitzaldia Zarauzko Arkamurka natur taldeko kide Jon Zulaikak emango du kultur etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Hitzaldiaren [...] Irakurri

Herriko baserritarrekin bilduko da Udala maiatzaren 20an

Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegua batzordeak deituta, bilera izango da datorren asteazkenean, maiatzak 20, 19:00etan hasita. Orioko Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu, herriko nekazaritza sektorea suspertzeko eta baserritarren prestakuntza hobetzeko asmoz. Antolatutako ekintza [...] Irakurri

San Pedro festak antolatzeko bilera datorren astelehean

San Pedro festak hurbiltzen ari direla eta Kultur Batzordeak bilera antolatu du bai elkarte eta herritarren proposamenak biltzeko eta festen egitaraua elkarrekin osatzen joateko. Bilera datorren maiatzaren 18an izango da arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Irakurri