Eskerrik asko, Orio!

Asteburuan ospatu dugun Balearen Egunak arnasa berria eman dio herriari. Poza, maitasuna, gozamena, elkartasuna… Halako berotasuna sentitu gabe geunden aspaldian, eta behar-beharrezko genuen indarra itzuli digu guztioi. Jarrera ezegoki batzuetatik harago, elkarlanean prestatutako eguna [...] Irakurri

San Pedro jaiak antolatzeko lehen bilera irekia deitu du Udalak

Balearen Eguna igaro berritan, San Pedro jaiak lantzen hasiko da Udala eta, horretarako, lehen jai-batzordea deitu du maiatzaren 18an, asteazkenarekin. 19:30ean izango da bilera, kultur etxean. Gaian interesa duten herritar guztiei zabaldutako deialdia da [...] Irakurri

Maiatzaren 16an zabalduko da udako kirol-jardueretan izena emateko epea

Udalaren laguntzarekin, kiroldegiko kudeatzaileek eta herriko eragileek kirol-eskaintza oparoa prestatu dute aurtengo udarako. BPXports, Orio Bate Bizkorrak, Orioko Futbol Elkartea, Orio Arraun Elkartea eta Orio Itsastresana Surf Kluba dira ikastaroen kudeatzaileak, eta 11 kirol-modalitate [...] Irakurri

Turismo Bulegoa Aritzaga kalean izango da gaurtik aurrera

Gaur, maiatzak 11, Iturriaga Jauregitik Aritzaga kalera aldatu da Turismo Bulegoa. Bisitariengandik hurbilago egongo da aurrerantzean, eta irisgarriagoa izango da. Ohiko ordutegia izango du, eta ekainaren 13tik aurrera udako ordutegiarekin hasiko dira. Ordutegia: Asteazkenetik [...] Irakurri

Balearen Egunean herriguneko trafikoa moztuta egongo da

Maiatzaren 14an, larunbatarekin, Balearen Eguneko ospakizunak direla-eta, herriguneko trafikoa moztuta egongo da goizeko 8:00etatik igande goizeko 8:00ak arte. Horregatik, herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik bideratuko ditu Udaltzaingoak. Ibai Ondoko garajeetako erabiltzaileek Dikeko sarrera erabili beharko dute. [...] Irakurri