‘Azken Balea’ emanaldia 18:00etan izango da

Balearen Eguneko programazioaren barruan, Tomaxen Abenturak clown-konpainiak Azken Balea ikuskizuna emango du ostegunean, maiatzak 12. Saioa 17:30ean hastekoa zen, baina, azken orduko gorabeherak tarteko, 18:00etara atzeratu behar izan da ordua. Barkatu eragozpenak.   Irakurri

Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak

Udalak haurrentzako bide-heziketa ikastaroei heldu die berriro, pandemiagatik etena egin eta gero. Maiatzaren 2tik 31ra egingo dituzte aurtengo saioak, eta Aloña Zubeldia udaltzainak gidatuko ditu. Ikastaro laburra, gelaz gela Orioko bi ikastetxeetako LH3tik LH6ra [...] Irakurri

Igandean egingo da aurtengo artisau-azoka

Maiatzaren 8an, igandearekin, egingo da aurten artisau-azoka. Goizez izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira. Aurtengoa azokaren 27. edizioa izango da, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren. Postu guztiak [...] Irakurri

Maiatzaren 7an ekitaldi ugari izango dira herrian

Larunbat honetan, maiatzak 7, ekitaldi ugari hartuko ditu Oriok eta, ondorioz, jende asko elkartuko da, bereziki plaza inguruan. SARE Herritarren Sareak Etxerako bidea saretzen izeneko martxak antolatu ditu larunbat goizerako, eta Orio izango da [...] Irakurri

Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa, maiatzaren 9an

Maiatzeko kultur programaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du hilaren 9an, astelehenarekin. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian, 17:30ean hasita. Liburutegiak hilero antolatzen duen ipuin-kontaketa [...] Irakurri

Balearen Egunerako ginkana jarri du martxan Arkupek

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Balearen Eguneko ginkana jarri du martxan gaur, maiatzak 2. Herriko dendetan eta tabernetan kontsumitzen duten herritarrak sarituko ditu ekimenak, eta aurten, aurrenekoz, zigilu guztiak lortzen dituztenek Balearen Eguneko zapia [...] Irakurri

Balearen Eguneko programazioa aurkeztu du Orioko Udalak

Anuska Esnal Orioko alkateak, Xabi Ibarguren kultur zinegotziak eta Iker Apaolaza kultur teknikariak gaur, maiatzak 2, aurkeztu dute maiatzaren 14ko Balearen Eguneko programazioa. Herriko eragileekin elkarlanean prestatutako jarduera-sortak dozenatik gora ekitaldi bildu ditu, pandemiaren [...] Irakurri