Ekitaldietarako sarrerak online eskuratu ahal izango dira aurrerantzean

Herritarren eskaerari erantzunez eta sistema eguneratzeko asmoz, Udalak antolatutako ekitaldietarako sarrerak online erosteko aukera izango da aurrerantzean. Udalaren webgunetik egingo da lotura Entradium plataformara eta, urrats erraz batzuk jarraituta, sarrerak posta elektronikoan jasoko ditu [...] Irakurri

Orioko Udalak Biziberritze Plana aurkeztu die herritarrei

Anuska Esnal Orioko alkateak eta plana garatu duen Kultur Atelier komunikazio-etxeko Oskia Yaben zuzendariak eta Iñigo Exposito proiektuaren arduradunak agerraldia egin zuten atzo, otsailak 10, Udaleko Turismo sailaren enkarguz osatutako Biziberritze Plana herritarrei aurkezteko. [...] Irakurri

Noka ikastaroan izena emateko epea zabaldu da berriro

Urte berriarekin batera iragarri zuen Ahalduntze Eskolak, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, urteko lehen hiruhilekorako prestatutako ikastaroen egutegia. Deialdiak izandako erantzuna ikusirik, dena dela, saioen formatua aldatzea erabaki dute [...] Irakurri

Otsaileko eta martxoko kultur programa iragarri du Udalak

Neguko hilabete ilunak arintzeko, dozenatik gora kultur ekitaldi izango dira herrian, tartean, datorren ostiralean, otsailak 11, kultur etxean egingo den Bederatzikoa bertso eta musika saioa, Andoni Egaña eta Xabier Lizasorekin. Antzerkia, musika, ipuin-kontalariak eta [...] Irakurri

Orion ere ez dugu eraso sexistarik onartuko

Orioko Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gure herrian berriki gertatutako eraso sexistaren aurka, eta bere laguntza nahiz begikotasun osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei. Udalak dituen informazio eta [...] Irakurri