Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, maiatzak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- 2021eko udal-aurrekontuaren laugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea. 2.- 2022ko lehen hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea. 3.- 2022ko udal-aurrekontuaren lehen hiruhilekoaren [...] Irakurri

Udako kirol-eskaintza aurkeztu du Orioko Udalak

Anuska Esnal Orioko alkateak, Jose Angel Iparragirre kirol-zinegotziak eta Luis Mari Garitano BPXport enpresaren ordezkariak agerraldia egin dute gaur, maiatzak 23, Arraunetxen. Orioko Udalaren aterkipean, kiroldegiko kudeatzaileek eta herriko lau kirol-eragilek udako denboraldirako prestatu [...] Irakurri

Danbolin Musika Eskolak ate irekietako saioak egingo ditu ekainean

Ekainaren 3an eta 10ean, ostiralak biak, ateak irekiko dizkie herritarrei Danbolin Musika Eskolak. Eraikina bera eta eskolaren eskaintza ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, eta, horrez gain, gurasoek aukera izango dute, 2022-2023 ikasturteko matrikulazioari begira, [...] Irakurri

Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak maiatzaren 22tik 29ra

Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren bukaeran, Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 9. edizioa izango da, eta igandean hasiko dute programa, mendi-lasterketarekin. Mendi-irteera, gaztetxoentzako ikastaro eta probak, hitzaldiak eta hainbat kirol probatzeko hitzorduak [...] Irakurri

Ithaka taldeak bi kontzertu emango ditu bihar

Ithaka musika talde oriotarrak bi emanaldi egingo ditu bihar, maiatzak 20, Orioko Herri Ikastolaren 50. urteurrenaren harira. Lehen emanaldia ikastolako ikasleentzat izango da, 11:00etan, eta 20:00etan herritar guztiei zabaldutako bigarren kontzertua eskainiko dute Herriko [...] Irakurri