Patxi Zubizarretaren hitzaldi musikatua ostiralean

Ostiralean, ekainak 19, Patxi Zubizarreta idazlearen hitzaldi musikatua izango da udaletxeko udalbatzarraren aretoan.

Karkara aldizkariak aurten 20 urte betetzen dituela-eta antolatutako ekitaldietako bat da.

Ekitaldia Karkara Taldeak antolatu du, 20. urteurrenaren ekitaldien barruan.

Patxi Zubizarreta ordiziarrak Hamar mezu eta dei bat izeneko emanaldia eskainiko du. Emanaldian literatura eta musika uztartuko ditu saxofoilari baten eta biolontxelojole baten laguntzaz.

Ekitaldia irekia eta doakoa da bertaratu nahi duten guztientzat.