Datorren abuztuaren 16an, ostiralarekin, kontzertua izango da Herriko Plazan, 19:30ean hasita, Udalak eta Enbor Akzio Kulturakak elkarrekin antolatutako ‘Ziaboga’ musika-zikloaren barruan.
Kontzertua doan izango da.
PAUL SAN MARTIN & DENIS AGENET (EH-Frantzia)
15 urtez geroztik musikagintzan aritua, gaur egun Blues estiloko piano-jotzaile entzutetsua da Paul San Martin. Stride eta Boogie Woogie estiloko doinuek erakarrita, 2011n Gaztelupeko Hotsaken zigilupean, “Tracks” izeneko lana argitaratu zuen. Stay Blues izeneko taldearekin, hamaika blues- eta jazz-jaialditan aritutakoa da; horien artean, Donostiako Jazzaldian hainbatetan hartu du parte. Izen handiko artistekin kolaborazioak egina da eta Ziaboga musika zikloan, Denis Agenet bateria-jotzaile frantsesarekin hartuko du parte.
Ikusi bideo bat hemen: https://youtu.be/LkJujcS2lFI
Info +: http://paulsanmartin.com