Herriko haurrek aukera izango dute aurrerantzean horrenbeste maite dituzten Pello eta Nikolasa erraldoiekin etxean jolasteko. 2019an herritarrengandik jasotako proposamenari erantzunez, herriko bi pertsonaia maitagarri horien panpinak egin ditu Platero artisau-tailerrak, eta Udalak eskuragai jarri ditu turismo-bulegoan.
Eskaera duela hiru urte heldu zitzaion Udalari, eta panpinak sortzeko prozesua martxan jarri zen orduan. Baina osasun-krisia tarteko, lanak asko atzeratu dira, eta udako oporraldiarekin
batera iritsi dira Pello eta Nikolasaren erreplika jostagarriak Oriora.
Uztailaren 18tik, eskuragai
Arrantzalearen eta saregilearen panpinak atzo, uztailaren 18an, jarri ziren salgai turismo-bulegoan. Panpin bakarrak 20 euro balio ditu, eta bikoteak 34 euro.