Plaza libreak daude haurreskolan, irailean hasteko

Maiatzeko matrikulazio aldia bukatuta, plaza libreak geratu dira haurreskolan, bai 0-1 urte arteko haurrentzat eta bai 1-2 urte artekoentzat.

Uztailaren 11 bitartean jaiotzen diren haurrek aukera dute haurreskolan matrikulatzeko datorren ikasturteari begira.

Nolanahi ere, plaza libreak badaudenez, Haurreskolen partzuergoak matrikulazio berriak onartzen ditu eta, beraz, izena eman nahi dutenen eskaerak ontzat hartuko ditu, irailerako Maria Maestra haurreskolako plaza kopurua ahalik eta gehien osatzeko.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.