Plazako igogailua ostiral eguerdian inauguratuko da

Datorren ostiralean, urriak 13, inauguratuko da plazatik elizara joateko igogailu publikoa. Inaugurazio ekitaldia eguerdiko hamabietan hasiko da eta Ramon Etxeberria alkateak zuzenduko du Andres Garmendia apaizarekin batera.

Behin inauguratuta, igogailua zabalik eta martxan izango da, nahi duen edozein herritarrek erabiltzeko.

Ordutegia

Igogailua egunez izango da zabalik, goizeko zortzietatik gaueko zortzi eta erdiak arte, astelehenetik igandera. Gauez itxita izango da.