Prentsaurrekoa izango da ostegunean, Sahararen aldeko aurtengo ekitaldiak iragartzeko

Datorren ostegunean, urtarrilak 23, prentsaurrekoa antolatu dute udaletxean Saharautz elkarteko Orioko kideek, bi eskolek eta Udalak.

Prentsaurrekoa udaletxeko udalbatzarraren aretoan egingo da 11:00etan hasita.

Aurten Saharako herritarren alde antolatuko dituzten ekitaldien berri emango dute bertan.

Udalak dei egiten die herriko eta eskualdeko komunikabideei, prentsaurrekora etortzeko.