Datorren ekainaren 8an, ostiralarekin, kantaldia egingo du Rafa Rueda musikari mungiarrak kultur etxean, 22:00etan hasita.
Rafa Rueda abeslari eta gitarra-jotzailea ezaguna da eta ibilbide oparoa egin du, bai bakarlari gisa eta baita beste zenbait talde eta musikarirekin jotzen. Besteak beste, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan da eta 2015etik aurrera Zarauzko Lou Topet taldeko gitarrista da. Horrez gain, zazpi disko grabatu ditu bakarka eta ezin konta ahala kolaborazio egin ditu hainbat euskal kantari eta musikarirekin.
Sarrerak salgai kultur etxean
Kontzerturako sarrerak bost eurotan daude salgai dagoeneko kultur etxean. Udalak 100 sarrera jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak. Beraz, interesa dutenek hobe dute asti ibili eta lehenbailehen hartu.