Salatxo abesbatzak kontzertua emango du larunbatean, bere 20. urteurrenean

Salatxo abesbatzak 20 urte bete ditu aurten eta, hori ospatzeko, urteurreneko kontzertua antolatu du azaroaren 23an, larunbatarekin.

Kontzertua elizan izango da eta 20:30ean hasiko da.

Salatxorekin batera, Kantuz eta Aiztondo abesbatzek ere kantatuko dute.

Programa

Programak bi zati izango ditu. Lehen zatian Salatxok abestuko ditu 20 urteotako errepertorioko kantak. Zortzi kanta izango dira, guztira, batzuk herrikoiak eta beste batzuk, autore ezagunekoak: Gabriel Faur