Salatxo inguruko barandak berritu ditu Udalak

salatxokobaranda17

Orioko Udalak Salatxo inguruko eskaileretako barandak berritu ditu ekainaren hasieran.

Udalak erosi du lana egiteko behar zen materiala eta Urola Kostako Udal Elkarteko soldadura tailerreko ikasleek  egin dituzte barandak. Gero, udal brigadaren laguntzarekin jarri dituzte bere tokian.

Argazkian soldadura tailerreko ikasleak ikus daitezke, baranda berriak instalatu eta gero.