Orioko Udaleko Euskara batzordeak galdera joko bat prestatu du, Euskara Biziberritzeko Planaren barruan. Jokoa CD-ROMean dago, ordenagailuan jolasteko, eta Oriori buruzko galderez osatuta dago.
Jokoa euskaraz eginda dago, eta egokia da familian jolasteko. Galdera guztiak Oriori buruzkoak dira eta sei atal hauetan sailkatuta daude:
- Kultura
- Historia
- Herria
- Kirola
- Arrauna
- Herriko taldeak eta ospakizunak
Atal bakoitzean 80-90 galdera inguru daude. Galderak prestatzen eta zuzentzen, jokoa egin duen enpresaz gain (Ametsa Soft SL) eta Udaleko ordezkariez gain, herriko hainbat erakunde eta lagun aritu dira: Zaragueta eskola, Herri Ikastola, I