San Nikolas jaietako argazki onenaren bila

Argazki lehiaketa antolatu du Udaleko Festa batzordeak.

Udaleko Festa batzordeak aurtengo San Nikolas jaietan ateratako argazkirik onena saritu nahi du, eta horretarako jarri du lehiaketa martxan.

Partaide bakoitzak 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez.

Argazkiak CD batean aurkeztea da egokiena; baina onartuko dira paperean aurkeztutakoak ere.

Sariak

Hiru sari izango dira:

1. saria: 300 euro

2. saria: 200 euro

3. saria: 100 euro

Lanak aurkezteko tokia eta epea

Lanak kultur etxean aurkeztu behar dira eta horretarako azken eguna abenduaren 18a izango da.