San Nikolas jaietako danborradarako entsaioak gaur hasiko dira.

Festa batzordeak oriotar guztiak animatzen ditu bertan parte hartzera.

San Nikolas bezperan, abenduak 5, danborrada antolatuko du Festa batzordeak, 20:00etan hasita. Parte hartu nahi duenak entsaioetara joan beharko du.

Entsaio egunak: astelehen eta asteazkenetan.

Ordua: 20:30ean.

Tokia: Ikastolako pergolan.

Lehen entsaioa: azaroak 3, asteazkenarekin.