San Pedro jaiak antolatzeko aurreneko bilera egingo da astelehenean, martxoak 16

Datorren martxoaren 16an, astelehenarekin, bilera irekia egingo du festa batzordeak, San Pedro jaiak antolatzeko. Bilera kultur etxean izango da, 18:30ean hasita.

San Pedro jaiak antolatzeko lehenbiziko bilera izango da astelehenekoa eta Udalak dei egiten die herriko talde eta interesatu guztiei, bertara azaltzeko eta beren proposamenak agertzeko.