Hau da aurtengo San Pedro jaietako programa:
Ekainak 28, ostirala. San Pedro bezpera
10:30-13:00 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez dira hamaiketako gehiago zerbitzatuko.
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran aterako dira kultur etxetik txistulariekin batera.
19:30 Festen hasierako txupinazoa udaletxeko balkoitik. Aurtengo omendua Txurrumuski elkartea izango da eta berak botako du etxafuegoa.
Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza-taldea eta Salatxo abesbatza.
20:30 Danbolin Musika Eskolako bandaren kontzertua Herriko Plazan.
23:00 Gobernors eta Kenbat musika taldeen kontzertua Herriko Plazan.
Ekainak 29, larunbata. San Pedro eguna
11:00 Meza parrokian Salatxo abesbatzaren parte-hartzearekin.
11:30 Alebinen traineru-estropada Arraun Elkarteak antolatuta.
12:30 Trikitixa-txapelketa Herriko Plazan.
12:30 14 urtetik beherako gaztetxoen dardo-txapelketa Bikamiotan.
16:30 Helduen dardo-txapelketa Bikamiotan.
17:00 Pilota-partidak udal-pilotalekuan. Haurren sanpedrotako esku-pilota txapelketaren finalak; Euskal Herriko emakume nagusi onenen esku-pilota partida eta gizonezkoen sanpedrotako gomazko paleta-txapelketa herrikoiaren finala.
18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran aterako dira kultur etxetik txistulariekin batera.
19:00 Sokadantza Herriko Plazan, txistulariek lagunduta.
19:30 Kolpez Blai ibiltaria kalez kale.
23:00 Iratzar erromeria taldea Herriko Plazan.
Ekainak 30, igandea. San Pedro bigarrena. ARRANTZALEEN EGUNA
11:00 Kultur etxetik kalejira aterako da eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Geldialditan, dantzak eta kantuak izango dira eta herritarrek aukera izango dute parte hartzeko.
12:00 Sardina-jana kalean, zenbait gunetan, herriko elkarte gastronomikoek prestatuta.
13:00 Ikuskizun paregabea Herriko Plazan: arrantzaleei ongietorria, saregilek, sardinerak, batelerak, abesbatza, KAXARRANKA…
14:30 Arrantzale-festako bazkaria Herriko Plazan, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak musikariekin alaitua.
18:00 Erromeria Herriko Plazan: Elortza eta Larrañaga.
19:30 Trikizio musika taldea Herriko Plazan.
23:00 Trikizio musika taldea Herriko Plazan.
OHARRA: Herritarrei eskatzen zaie arrantzale jantzita ateratzeko kalera eta leiho eta balkoiak apaintzeko.
Uztailak 1, astelehena. UMEEN EGUNA
09:00 Umeen eta helduen arteko futbol-txapelketa egun osoan Mendibeltz futbol-zelaian, Zaragueta Eskolak antolatuta.
11:30 Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan.
12:00 Batel-lehiaketa errioan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.
12:30 Txorotxaranga kalez kale.
14:00 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Balea jatetxean (lehen Galerna zena).
16:30 Uretako puzgarriak eta jolasak anbulatorio ondoko arranplan.
17:00 “Dantza Kultura da” dantza-emanaldia Herriko Plazan WM dantza estudioaren eskutik.
18:30 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran aterako dira kultur etxetik txistulariekin batera.
19:30 Porrusalda taldearen erromeria Herriko Plazan.
OHARRA: Aurten ordu erdi bat aurreratu da festa hasierako txupinazoaren ordua eta 19:30ean izango da.