Aurtengo San Pedro jaiak ekainaren 28an hasiko dira eta uztailaren 1ean bukatuko dira.
Hau da festetako programa:
Ekainak 28, asteazkena. San Pedro bezpera
18:00 Alebinen traineru estropada, Arraun Elkarteak antolatuta.
18:30 Orioko Arraun Elkarteko taldeen aurkezpena Herriko Plazan.
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak kultur etxetik aterako dira kalejiran txistulariekin batera.
20:00 Txupinazoa Herriko Plazan, Jose Luis Gozategiren omenez. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza.
23:00 Bide Batez musika taldea Herriko Plazan.
Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguna
10:30-13:00 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. 13:00etatik aurrera ez da hamaiketako gehiago banatuko.
11:30 Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak pilotalekuan.
12:00 Meza kantatua, Salatxo abesbatza, elizako abesbatza, Egunsenti otxotea eta Danbolin musika eskolako abeslariekin.
12:30 Herri kirol saioa Harri eskolaren eskutik Herriko Plazan.
17:00 Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.
18:15 Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran.
19:00 Soka dantza Herriko Plazan.
19:30 Zesuma musika taldea Herriko Plazan.
23:00 Zesuma musika taldea Herriko Plazan.
Ekainak 30, ostirala. San Pedro bigarrena
09:00 Ume eta helduen arteko futbol txapelketa Mendibeltz zelaian, Zaragueta eskolak antolatuta.
10:30 Heriotzik gabeko arrantza, Muskuilu Harrik antolatuta.
11:30 Umeentzako apar festa Ibai Ondoko plazan
12:00 Mexikoko mariatxiak Herriko Plazan.
14:00 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galernan.
17:00 Kantatu, jolastu eta primeran pasa Erakekin. Haurrentzako musika eta jolasak Ibai Ondoko plazan.
18:30 Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira txistulariekin.
19:00 Helduen pala txapelketaren finala pilotalekuan Orioko Pilota Elkarteak antolatuta.
19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga, Bikamiotatik hasita.
20:30 Lehian musika taldea Herriko Plazan.
21:00 Bakarkako dardo txapelketa herrikoia helduentzat Estropalari kalean.
23:30 Huntza musika taldea Herriko Plazan.
01:00 Lehian musika taldea Herriko Plazan.
Uztailak 1, larunbata. Euskal Jai eguna
10:00 Haurren esku pilotako finalak pilotalekuan, Orioko Pilota Elkarteak antolatua.
10:30 Ttuntturroak kalejiran.
11:30 Herriko trikitilariak kalez kale.
11:30 Taloak Herriko Plazan, Esperientziaren Eskolakoek prestatu eta zerbitzatuak.
12:00 Inude eta artzainen konpartsa.
12:30 Kantu-jira herriko hainbat talderen artean: Salatxo, musika eskola, Egunsenti otxotea…
14:00 Herri bazkaria plazan eta, ondoren, herritarren arteko kirol probak bertan.
17:00 Bikotekako dardo txapelketa herrikoia helduentzat Estropalari kalean.
19:00 Inude eta artzainen emanaldia Herriko Plazan.
19:30 Fan&go musika taldea Herriko Plazan.
23:00 Fan&go musika taldea Herriko Plazan.