‘El futuro es la memoria’ ekimeneko korrikalariak ekainaren 24an pasatuko dira Oriotik

‘El futuro es la memoria’ ekimenak korrika lotuko ditu Cadiz eta Bilbo. Ekainaren 10ean abiatu zen Cadizetik eta igandean bukatuko da Bilbon. Korrikalari boluntarioek egiten dute ibilbidea, lasterka, eta helburua du dirua biltzea Alzheimerreko gaixoak zaintzen dituztenei formazioa emateko.

Webgune honetan dago ekimenari buruzko informazio gehiago: www.elfuturoeslamemoria.com. Bertan azaltzen da nola parte hartu daitekeen eta nola lagundu.

Oriotik goizean goiz pasatuko da

Ekainaren 23ko etapa Donostian bukatuko da; eta handik Eibarrera joango da ekainaren 24an, larunbatarekin. Oriotik goizean goiz pasatuko da, 07:45ean, Zarauzko bidean.

Parte hartu nahi duten oriotarrek ordu horretan herri-sarrerara azaldu besterik ez dute.