INUDE ETA ARTZAINEN KONPARTSA iaz antolatu zuen lagun-taldeak EUSKAL EZKONTZA TRADIZIONALA antzeztuko du aurten Udalaren laguntzarekin.
Euskal ezkontzaren ospakizuna ekainaren 30ean egingo da egun osoan, larunbatarekin, eta dantzari eta figuranteak behar dituzte, dantza erraz batzuk taldean egiteko.
Bilera irekia astelehenean kultur etxean
Guztia antolatzen hasteko, bilera egingo da datorren astelehenean, apirilak 16. Bilera kultur etxean izango da, 19:00etan hasita. Udalak eta antolatzaileek dei egiten diete herritarrei bilerara azaltzeko eta euskal ezkontzaren antzezpenean parte hartzeko. Adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dira taldea osatzeko eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Edozeinek parte har dezake. Animatu!