Sanikolasetako danborradan parte hartu nahi dutenentzako oharra

San Nikolas jaien hasieran, txupinazoarekin batera, danborrada antolatu nahi du Festa batzordeak eta deialdia egin du, parte hartu nahi dutenek izena emateko.

Danborrada abenduaren 5ean izango da, larunbatarekin. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena, telefonoz deituta (943 13 44 09) edota bertara azalduta (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara).