Santa Zezilia egunerako Danbolin musika eskolako ikasleek kalejira eta kontzertua prestatu dute.

Azaroak 22 igandean Santa Zezilia eguna da (musikarien eguna). Beraz, Danbolin Musika Eskolako ikasleek, azaroak 19 ostegunerako, 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira antolatu dute, eta 18:30etan Orioko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute.

Kalejiran Musika Eskolako ondorengo taldeek hartuko dute parte: banda, txistu taldea, esku-soinu taldea, biolin taldea eta trikitixa taldea.

Kontzertuan berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu, horien artean txistua, esku-soinua, biolina, pianoa, gitarra eta saxoa. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute bertan.

Kontzertua amaitu ondoren, 2008-09 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.