Sardinak eta sagardoa izango dira plazan, Balearen Eguna ospatzeko

Aurten ez da tokatzen Balearen Egunaren ospakizun handia egitea; baina, hala ere, maiatzaren 14a igandearekin egokitzen denez, Udalak erabaki du festa-giroko zerbait antolatzea, eguna gogoratzeko.

Igande eguerdian, beraz, 12:00etan hasita, sardina erreak eta sagardoa izango dira Herriko Plazan nahi duten guztientzat. Bi eurotan salduko dira txartelak eta, txartel baten truke, sardina bat eta sagardo-baso bat hartu ahal izango dituzte oriotarrek zein bisitariek.