Talentu ihesa ekiditeko proiektua

Urola Kostako Udal Elkartea eskualdearen lehiakortasuna hobetzeko plana garatzen ari da. Plan horren lan-ildoetako bat talentudunen ihesari aurre egitea da.

GAZTEAK, ONGI PRESTATUAK, GOGOTSU

GAZTEAK, ONGI PRESTATUAK, GOGOTSU

Gure eskualdearen (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) ezaugarrietako bat da (Gipuzkoako beste eskualdeekin alderatuta) biztanleria gaztearen (25-35) proportzioa altua dela eta gazte horien kualifikazio maila oso altua dela (ondo prestatutako gazteak dira, ahalegin handia egin dutenak).

Asko dira lanera beste eskualdeetara edo atzerrira doazen gure eskualdeko gazteak. Talentudunen ihes horrek ondorio kaltegarriak ditu:

1.- Produktiboak izaten jarraitzen da, baina talentua esportatzen da

2.- Ikaskuntzan egindako inbertsioak ordainik ez du jasotzen

3.- Profesional gazte horiek izan daitezke gure enpresek atzerrian lehiatzeko behar duten bultzakada

ENPRESARIAK, ESPERIENTZIA ETA ESKARMENTUA

Era berean, eskualdean ekimen handiko enpresari eta profesional asko ditugu. Erretiroa hartzear daude batzuk eta ondorengoak aurkitzeko zailtasunak dituzte. Beste batzuk ekimen handikoak dira, landu beharreko proiektuak dituzte eta prest egon daitezke gazteei laguntzeko edo gazteen laguntza jasotzeko. Enpresari eta profesional horien eskarmentua eta jakintza balio handiko kapitala da.

TALENTU IHESARI AURRE EGITEKO PROIEKTUA

Hori kontuan hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak lau programa bideratuko ditu, enpresari eta profesionalen eskarmentua eta esperientzia eta gazteen ekimena eta prestakuntza uztartzeko.

Hona hemen programa horiek:

Mentoring programa: gazteak enpresa berri bat sortzeko

? Gazteak enpresa sortzeko ideia du

? Enpresari edo profesionalak aholkularitza, laguntza edo finantzaketan lagunduko dio

Ondorengo Bila programa: enpresari jarraipena emateko ondorengoak aurkitzeko

? Erretiroa hartzera doan enpresari edo profesionalak laguntza eta aholkularitza eskainiko ditu

? Gazteak ondorengotzaren bideragarritasuna aztertuko du

Enpresa barnean ekin: enpresaren negozioa (produktuak, zerbitzuak, sektoreak) dibertsifikatzeko

? Enpresari edo profesionalak negozio/dibertsifikazio ideia berriak abian jartzeko asmoa izan behar du.

? Gazteak ideiaren bideragarritasuna aztertuko du eta bideragarria baldin bada, enpresaren kudeaketaz jabetu daiteke.

Nazioartekotze programa: esportatzeko eta/edo atzerrian negozio-ildo berriak martxan jartzeko

? Enpresari edo profesionalak esportatzen hasteko edo eta atzerrian lan egiteko asmoa izan behar du.

? Gazteak nazioartekotzeko prozesu horren bideragarritasuna aztertuko du. Gazte horiek prestakuntza berezia jasoko dute nazioarteko merkataritzan (Udal Elkarteak emango die).

NOIZ ETA NOLA

Programa horietan parte har dezakete Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako gazteek eta enpresek.

Maiatza eta ekainean zehar hainbat informazio-saio egingo ditugu unibertsitateetan, eskualdean, eta bisitak egingo dizkiegu enpresei.

Parte hartzeko eskabidea bete eta Udal Elkartean aurkeztu behar da. Eskabidea egiteko ereduak eskura daude Udal Elkartearen webgunean (www.urolakosta.org)

ARGIBIDEAK

Argibideak jasotzeko edo izena emateko:

Aintzane Ruesgas

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA

Urdaneta bidea 6, Zarautz

Tel: 943 89 08 08

enpresa@urolakosta.org www.urolakosta.org