Erraldoien konpartsarako deialdia

Udalak bi erraldoi enkargatu ditu jaietarako. Aurtengo sanpedroetan estreinatuko dira eta orain erraldoi horiek manejatuko dituen jendearen bila dabil festa batzordea.

Horretarako, bilera irekia deitu du datorren astearterako, maiatzak 22.

Bilera kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta bertara azaltzeko gonbita egiten die Udalak herritarrei.

Erraldoiak gobernatzeko ez da aparteko indarrik behar; trebetasun kontua da gehiago eta, beraz, edozeinek egin dezakeen lana da, pixka bat prestatuz gero.

Udalaren nahia litzateke dozena erdi lagunen taldetxo bat osatzea, erraldoiekin txandaka ateratzeko.