TicketBAI (TBAI) proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek bultzatzen dute; funtsean, fakturazio-software bat da TicketBAi eta, indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisiko nahiz juridikoek fakturazio-software hori erabili beharko dute.
TicketBAI zer den azaltzeko, bi informazio-saio antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak:
- Martxoaren 23an, 14:00etatik 15:00etara: «Zer da TicketBAIi? Nori eragiten dio?». TicketBai erabiltzera derrigortuta dauden negozioentzat eta enpresentzat.
- Martxoaren 26an, 10:00etatik 11:00etara: «TicketBAI,softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak». Programatzaileentzat eta garatzaileentzat.
Hizlariak hauek izango dira: Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua, eta M. del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia.
Bi saioak online izango dira.
Izen-ematea eta informazioa
Izena emateko, galdetegi hau bete behar da.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-maila bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
- enpresa@urolakosta.eus
- 943 890 808