Trafiko-isunak euskaraz jarriko dituzte udaltzainek aurrerantzean

oriokoudalazabalaOrioko udaltzainek euskaraz idatziko dituzte isunak hemendik aurrera, Udalak hala erabakita.

Udaltzainek isuna jartzeko erabiltzen duten inprimakia euskarazkoa da aspaldian; baina, isunaren zergatia idazterakoan, gaztelaniaz betetzen zuten askotan udaltzainek.

Udalak orain, beste hainbat herri euskaldunetako esperientzia aztertuta, erabaki du herri barruan jartzen diren isunak euskaraz idatziko direla.