TRAINERU ESTROPADAK ORION

Igande honetan, abuztuak 29, eguardiko 12:00etan, ORIOKO XII. IKURRINA INMOBILIARIA ORIO, traineru estropada jokoan izango da.

Ikurrina TKE ligako 12. estropada izango da eta Gipuzkoan jokatuko den azkena. Estropada hiru ziaboga eta lau luzeetara jokatuko da, denera 3 itsas milia edo 5.556 metroko ibilbidea osatuz, denak ere itsaso zabalean. Hiru txanden konposaketa, larunbatean, Trintxerpeko ikurrinean emango diren emaitzen ondoren jakingo da.
Denera 21.000 euro banatuko dira saritan, horietatik 3.066 irabazlearentzat izango direlarik.