Traste zaharrak biltzeko zerbitzua astero izango da aurrerantzean

Hondakinen bilketan egin dituen aldaketen artean, traste zaharrak biltzeko zerbitzua ere hobetu egin du Urola Kostako Udal Elkarteak. Zerbitzu hori, aurrerantzean, astero emango du Udal Elkarteak (lehen bi astetik behin izaten zen).

Astero-astero herrigunean

Zerbitzu honen bidez, etxeko altzariak, tresna elektrikoak eta traste zaharrak biltzen ditu Udal Elkarteak, kosturik gabe. Herritarrek egin behar duten gauza bakarra da beren hondakin handi horiek hondakin-guneetara eraman honako egun eta orduetan:

  • Asteartetan, 20:00etatik 22:00etara.

Ez dago aldez aurretik abisatu beharrik, trasteak uzteko (hori ere aldatu egin da; lehen abisatu beharra izaten zen).

Trasteak herriguneko edozein hondakin-gunetan utzi daitezke; baina baserri inguruetakoetan, ez.

Asteroko bilketa honez gain, herritarrek aukera daukate noiznahi Garbigunera joateko, trasteak han uztera.

trastezaharrak