Udaleko Turismo eta Ingurumen batzordeak deituta, bilera irekia egingo da otsailaren 22an, asteartearekin, udaletxean, 17:00etan hasita.
Udalak aztertu egin nahi ditu turismo alorrean dauzkan azpiegiturak eta herrian dauden beharrak, eta hori prozesu parte-hartzaile baten bidez egin nahi du. Astearteko bilera izango da prozesu horren lehen pausoa.
Herritarren parte-hartzearekin egin nahi du Udalak azterketa-lana, turismoaren gaiarekiko interesa duten guztiek aukera izan dezaten egoera aztertu eta beren proposamenak egiteko.
Bilera guztiz irekia da eta bertara deituta daude, udaletxeko ordezkari politikoez gain, udal langileak, kanpineko langile eta bezeroak, zerbitzu alorrean lan egiten duten pertsonak, dendariak, ostalariak, elkarteetako kideak eta abar.
Asteleheneko bilera
Asteleheneko bileran honako gaiak jorratuko dira, besteak beste:
- Azterketa-lan hau egitearen garrantzia
- Oriok zer eskaintzen duen eta zer eskain dezakeen
- Orioren identitateak: itsasoa, arrantza, balea, kirola, familia, koadrilak?
- Ekipamendu eta aisialdirako aukerak
- Kanpineko igerilekua, parke akuatikoa?