«Txor-txor» umorezko bakarrizketa izango da urriaren 23an kultur etxean

Udalak eta Euskaraldiaren Orioko lantaldeak antolatuta, «Txor-txor» umorezko bakarrizketa izango da urriaren 23an, ostiralarekin, kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita.

Ekitaldia doan izango da, baina gonbitak aldez aurretik hartu behar dira. Aforo-mugak direla-eta, 30 sarrera daude banatzeko eta dagoeneko hartu daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi gonbita hartu ditzake, gehienez.

Beatriz Egizabal aktorea

Beatriz Egizabal aktorearen eskutik, 45-50 minutuko bakarrizketa umoretsua izango da, Euskaraldiaren aurtengo ediziorako prestatua. 16 urtetik gorakoentzat bideratutako saioa da eta euskaldunok eguneroko egoeretan ditugun harremanei buruzko gogoeta du ardatz, beti umorearen ikuspegitik: ahobizi eta belarripresten rola, gazteen eta helduen hizkuntza-ohiturak, Euskaraldiaren aurreko edizioan izandako bizipenak…