Orioko Blai txotxongilo taldeak estraineko emanaldia eskainiko du larunbat arratsaldeko bostetan kultur etxean.
Blai txotxongilo taldea sortu berria da eta larunbatekoa izango da bere lehendabiziko saioa. Saioaren izenburua honako hau du: Ai, ama… balea!
Balearen Eguneko ekitaldien artean dago saioa eta, hori dela eta, balea da kontakizunaren protagonista.
Haur txikientzat prestatuta dago saioa eta ordu erdi inguruko iraupena izango du.