Txu-txu trena martxan dago gaurtik aurrera

Orioko Udalak eta Arkupe merkatari elkarteak erabaki dute aurten txu-txu trena martxan jartzea, hondartzarako joan-etorriak errazteko.

Gaurtik aurrera dago martxan zerbitzu berria. Herriko Plazatik abiatuko da txu-txu trena eta hondartzaraino eramango ditu bidaiariak. Itzulerako bidaian, berriz, hondartzan hartuko du jendea eta herriraino ekarriko du.

Ordutegia

Txu-txu trenak honako ordutegia izango du: goizean 11:00etan hasiko da martxan eta 14:00ak arte ibiliko da joan-etorrian. Arratsaldez, berriz, 15:30etik 20:00etara ibiliko da. HONDARTZATIK AZKENENGO IRTEERAK HORRELA IZANGO DIRA: EGUERDIAN 13:30AK ALDERA ETA ARRATSALDEAN 19:30AK ALDERA.

Txartelak

Joan-etorriko txartelak Turismo bulegoan, kanpinean eta herriko denda batzuetan izango dira salgai eta txartel bakoitzak 0,50 euroko prezioa du. Txartel horrek balio du bai joateko eta bai etortzeko.