Txurrumuski aisialdi elkarteak begiraleak behar ditu

TXURRUMUSKI elkartea hasita dago dagoeneko 2014ko udako ekintzak antolatzen eta, horren harira, jakinarazi du lan-poltsa zabaldu duela, begirale lanetan jarduteko gogoa dutenentzat.

Lan-poltsan izena eman nahi dutenek honako hau egin behar dute:

Begirale-fitxa izeneko dokumentu hau bete (begirale-fitxa dokumentua) eta Txurrumuski elkarteari bidali, posta elektronikoz (txurrumuski.orio@gmail.com) edo posta arruntez (Arrantzale kalea, Kosta Tailerra z/g, 20810 Orio).