Udako lanpostuetarako probak larunbatean izango dira, Ikastolan

Udalak deialdia egin du aurten ere, udako aldian hainbat lanpostu betetzeko eta larunbat honetan, apirilak 12, izango dira aukeraketa-probak, honako orduetan:

09:00 Garbitzaile lanpostuetarako proba idatzia

09:45 Zaindari/Arotz lanpostuetarako proba idatzia

10:30 Udaltzain laguntzaile/Txu-txu gidari lanpostuetarako proba idatzia

Euskarako proba

Beren euskara maila agiri bidez frogatu ez dutenek elkarrizketa labur bat egin beharko dute.

Elkarrizketak 9:00etatik 13:00etara bitartean egingo dira (bakoitzaren ordu zehatza bertan jakinaraziko da).