Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna datorren ostirala izango da, urtarrilak 29.
Urola Kostako Udal Elkarteak 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzatan. Eskualdeko enpresei bideratutako dirulaguntza da, kontratazio gastuei aurre egiteko. Dirulaguntza-lerro honen helburua eskualdeko langabeen kontratazioa erraztea da.
Ekimena enplegua sustatzeko 2020ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.