Koronabirusaren kontrako borrokan oso garrantzizkoa da garbiketa eta desinfekzioa areagotzea eta horretan ari da Udala joan den astelehenetik. FCCko langileek egiten dituzte garbiketa- eta desinfekzio-lanak, Udalarekin adostutako irizpideen arabera.
Hauek dira hartu dituen neurriak:
- Garbiketarako brigadak egunero-egunero desinfektatzen ditu herriko pasabideak, tunelak, portxeak, barandak, eserlekuak, paperontziak… Horretarako, produktu desinfektatzaileak eta ihinztagailuak (roziadoreak) erabiltzen ditu.
- Bestalde, herriko kaleak ere desinfektatzailea erabiliz garbitzen dituzte bi egunetik behin. Goizean goiz hasten da lanean zisterna-kamioia, 06:30ean, eta herri osoa pasatzen du, alde zaharreko kaleak barne. Euria egiten duen egunetan ez dute kamioirik pasatzen, premiarik ez dagoelako.